|
Begoņako Andra Mari Irakasle Unibertsitate Eskola, 1948an sortutako Nuestra Seņora de Begoņa Irakasleen Eskolaren
oinordekoa da.
Unibertsitate Eskola
egin zan 1978an eta ordurako Bilboko Elizbarrutia zan titularra, Unibertsitate
Eskola izanik Bilboko Unibertsitateari (gaur
egun EHU/UPV) lotu jakon, titulu akademikoak emoteko onespena hartuz. 1973tik 1993ra bitartean Derioko Seminarioan bete
eban bere irakasle lana eta horrexegatik deitzen deutsie askok Derioko Eskola
baina 1993-94 ikasturtean Bilbon kokatu zan, Barrainkua kalean. Begoņako
Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak bizirik eusten deutse berezko
dituan bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batekik, kristau
izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte
demokratikoa aniztasun zientifiko, politiko eta soziala
bultzatzen daben irakasleak prestatzea.
|