"Begoņako Andra Mari"

  Irakasleen Unibertsitate Eskola

    Gora Eumbam Aurkezpena Barriak Idazkaritza Liburutegia Nazioartea

 

 

Unibertsitateko Orientazino Zerbitzua

Orientazino Zerbitzuaren funtzinoak: Zer eskaintzen dau?

Zerbitzu honek ikasleei euren ikasketa prozesuagaz loturiko informazinoa eskainiko deutse, esate baterako, hautazko edo aukera askeko ikasgaiak aukeratzeko laguntasuna eta beste era bateko ikasketak jarraitzeko edo ikas tekniken gaineko aholkularitza.

Era berean, ikasteko diru laguntzei, atzerriko ikasketei edo beste unibertsitateakazko ikasle-truke programei buruzko informazinoa eta dokumentazinoa emongo da. Ikasketak amaitzen dituen ikasleentzako lanbide orientazinoa eta ikasten jarraitu gura daben ikasleei aholkuak emotea be zerbitzu honen betebeharren artean dagoz.

Beste alde batetik, eskolako arlo honek aholkua eskainiko deutse arazo pertsonalak edo ikasketa arazoak dituen ikasleei. Halanda ze, arazo pertsonalak, sozialak edota familiakoak dituenek zerbitzu honetara jo leikie. Behar izan ezkero, era honetako zenbait egoeratan laguntza espezializatu egokia gomendatuko da. Kontsulta honeek guztiz isilpekoak izango dira.