"Begoņako Andra Mari"

  Irakasleen Unibertsitate Eskola

    Gora Eumbam Aurkezpena Berriak Idazkaritza Liburutegia Orientazinoa Nazioartea

Eskaintza
Onarpen-prozesua
2009-10 Egutegia
2010-11 Egutegia
Gradua Ordutegia

 

Gradu Berriak

INFORMAZIO OROKORRA

Hemendik aurrera, GRADUA

 

2010-2011 ikasturtetik aurrera, Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruan xedatu den bezala, EUMBAMen eskainiko den titulazioa gradua izango da. Hortaz, diplomaturak desagertu egingo dira.

Graduak 240 ECTS ditu, 4 ikasturtetan banaturik.

ECTS (European Credit Transfer System) kredituek ikaslearen lan-denbora neurtzen dute.

  •  Gradua = 4 ikasturte = 240 ECTS

    • 1 ECTS = 25 lanordu

  •  60 ECTS (ikasturte bat) = 40 aste = 1.500 ordu

    • Aste bat = 37,5 lanordu

Irakasgaiak

 

Ikasleak, Graduko prestakuntza arrakastaz burutzeko, 240 ECTS bildu beharko ditu, eskaintzen diren ikasgai-sail hauen artean:

  • Oinarrizko ikasgaiak: 60 ECTS izango dira (lehenengo eta bigarren mailen artean). Oinarrizko ikasgaietan, titulazio bakoitzari dagokion jakintza-alorreko ezaupide orokorrak jorratzen dira.

  • Derrigorrezko ikasgaiak.

  • Hautazko ikasgaiak.

  • Praktikak, ikasketa-planaren bigarren zatian.

  • Gradu amaierako lana: 6 eta 8 arteko ECTS kopurua. Ikasketa-planaren bigarren zatian egingo da, tituluarekin zerikusia duten gaitasunak lortu diren, ala ez, ebaluatze aldera. Gradu amaierako lanak graduko lau urteetan zehar jorratutako gaiak lotzen eta ikasitakoaz jabetzen lagunduko dio ikasleari.

Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrura (EGHE) egokituriko unibertsitate-ikasketen egitura.

 

Gradua burututa, ikasleek graduondoko ikasketak edo doktoregoa egin dezakete, prestakuntza aurreratuagoa (espezializatua nahiz diziplina anitzekoa) lortzeko. Ikasketa horien xedea arlo akademiko edo profesionaleko espezializazioa nahiz graduko ikasketetarako hurbilpena izan daiteke.

Gaitasunak

 

Gaitasunak sistema berriaren ardatza dira. Horrek esan nahi du ez dela nahikoa ikasle bat ezagutza tekniko eta espezifiko ugariren jabe izatea. Ikasleak lana ondo egiteko gauza izango dela bermatzeko gaitasunak garatu beharko ditu. Dena dela, aurrerantzean ere, edukiak beharrezkoak izango dira, noski, baina izaera praktiko eta aplikagarria izango dute.

  • Ahozko adierazpena

  • Idatzizko adierazpena

  • Talde-lana

  • Informatikako tresnak

  • Etika-sena

  • Pentsaera analitikoa, sintetikoa, kritikoa eta sortzailea

  • Arazoen ebazpena

  • Hizkuntza bat baino gehiago

Hiru hizkuntzatan Graduak

 

Ikasleak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aritzeko gaitzea EUMBAMen ardatzeko erronka izango da gradu berrietan.