|
Begoņako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, 1948an sortutako Nuestra Seņora de Begoņa Irakasleen Eskolaren
oinordekoa da.
Unibertsitate Eskola
egin zen 1978an eta ordurako Bilboko Elizbarrutia zen titularra, Unibertsitate
Eskola izanik Bilboko Unibertsitateari (gaur
egun EHU/UPV) lotu zitzacion, titulu akademikoak emateko onespena hartuz. 1973tik 1993ra bitartean Derioko Seminarioan bete
zuen bere irakasle lana eta horrexegatik deitzen diote askok Derioko Eskola
baina 1993-94 ikasturtean Bilbon kokatu zen, Barrainkua kalean. 2009-2010
ikasturtean Eskolak etapa berri bat hasi du, Deustuko Unibertsitateari atxikita,
Boloniako planera egokitutako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduak
eskairiz. Begoņako
Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak bizirik eusten dien berezko
dituen bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batekik, kristau
izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte
demokratiko bereizten dute aniztasun zientifiko, politiko eta soziala
bultzatuko duten irakasleak prestatzea.
|